Denboraldiko bi partiduetan jasotako kolpearen ondoren, Hernani prest dago hortzak estutu, burua altxa eta sailka-penean gora egiteko. Horretarako puntuak biltzen hasi beharra dauka, eta ez du gaurko aukera pasatzen utziko, Landaren, 17:00etan Madrilgo Pozuelo taldearen aurka.
Lehengo Atletico de Madrid
Pozuelo taldeak Atletico de Madridekin jokatu du azken bi urteetan, baina aurten lehengo izena eta koloreak berreskuratu ditu. Ondorioz, aldaketa dezente izan dira jokalarien artean.
Jokalari batzuek taldea edo errugbia bera utzi dute. Hala ere, jarraitu egin dute maila haundiko zenbaitek: Javier Salazar, Arturo Brasca edo Francisco Cloppetek. Berrien artean, eta oso maila onekoa dela erakutsiz, Jamieson Clark australiarra dago.
Dagoeneko erakutsi dute Ordiziari irabazteko gai direla.