Lau partidu, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 27a

Ondo hasi dute Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Txapelketa, eta asteburu honetan jokatuko dira 2garren jardunaldiko partiduak. Atzo bi jokatu ziren: kadeteetan, Ziotza/Agirre-Lazkano, eta seniorretan, Añorga/Altuna-Etxegoien. Gaur, berriz, hiru, 16:00etatik aurrera kiroldegian: Cisneros-Rodriguez/Aurrera Saiaz; Urkizu-Lizeaga/Aurrera Saiaz; eta Ojuel-Aizpitarte/Ilunpe. Bihar ere jokatuko da beste partidu bat, 11:00etan, Zumarragan: Beloki/Zurutuza-Arizkorreta. Lehengo asteburuan jokatu ziren aurreneko jardunaldiko partiduak, eta sailkapen ona lortzeko aukera dutela erakutsi zuten Ojuel eta Aizpitartek elite mailan, Ioritz San Sebasitanek 1go mailan, eta Arizmenditarrek kadeteetako 2garren mailan. Baina, seniorretan, 1go mailan,Urkizu eta Lizeagak, eta 2garren mailan Altuna anaiek maila mantentzeko lanak izango dituztela ematen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!