Hernaniko zikloturistek beste irteera batean parte hartzeko deia egin dute. Bihar izango da, goizeko 08:30etan Zinkoeneatik abiatuta. Urkizura joango dira, Tolosako landa-auzora, 58km-tako ibilbidea eginez. Bista politeko ingurunea da: iparraldean Oria bailara, Uzturre eta Erroizpe mendiak, eta Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak dauzka, eta hegoaldean Aralar mendilerroa ikusi daiteke.