Liga, modu ezinhobean hasi du Mundarrok: garaipena lortuz eta bere atea hutsean utziz: 2-0. Partidu hasieran Euskalduna zertxobait nagusitu zen, baina berehala partidua parekatu eta 30garren minutuan iritsi zen etxekoen gola. Riosen alboko sake luze bat jaso eta Nogalesek sartu zuen ezkerkada sendo batekin, area kanpotik. Andoaindarrek ez zuten atzera egin eta hainbat aukera izan zituzten, baina atsedenaldira iristear zirela, Yorkisek bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian, atea hutsean mantentzeak zuen garrantziaz jabetuta, Mundarroko jokalariek euren zelaian jokatu zuten, batez ere. Ez zen ezustekorik izan. Egoitz Sayar entrenatzaileak azaldu duenez, «denboraldiko lehenengo 3 puntuak etxean geratu dira. Oso garrantzitsua zen horrelako hasiera izatea, batez ere, talde hain gaztea izanda». Hamaikakoa: Garin, Rios, Manu, Uxer (Arza), Nogales (Miguel), Ivan G., Unai, Borja (Beñat M.), Yorkis, Gartzi (Ibai) eta Guti (Ivan L.).