Udalaren laguntza, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Agin Laburu euskera zinegotzia AEK euskaltegian izan da Udalaren babesa adierazten. Udalak euskera ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak animatu nahi ditu AEK euskaltegira apuntatu daitezen. Udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren Astigarragako herritarrak.  Arazo ekonomiko larriak dituztenek eta agiri bidez justifika dezaketenek %100 jasotzeko aukera izango dute. Bestalde, 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek, merkatariak direnek edo ikasleek, matrikularen %75 jasoko dute ikasturtea buka­tzean. Gainerako herritarrek, berriz, matrikularen %40 jasoko dute ikasturte bukaeran. Informazio gehiago: AEKn (kultur etxea),
607 610 687 telefonoan edo astigarraga@aek.org helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!