Nerabeen gurasoentzat ikastaroa eskainiko du Hernaniko Osasun eta Gizarte zerbitzuak, urrian hasita. Bost saio izango dira, asteazkenetan: urriak 8, 15, 22 eta 29, eta azaroak 4. Ikastaroa Biterin emango du Jose Maria Izeta psikologoak, 19:00etatik 20:30etara. Apuntatzeko, deitu Ongintzara: 943 55 78 54 (Ana Goñi).