Masusta Ekodendan, yoga eta meditazio ikastaroak emango dituzte, urrian ere. Yogan, bi ordutegi berri eskainiko dituzte: astelehen goizetan, 11:00etatik 12:30etara; eta ostegun arratsaldetan, 17:00etatik, 18:30etara. Gainera, plaza batzuk libre daude oraindik, astelehen arratsaldeko saioetarako, 17:45etako eta 19:30etako saioetarako. Eta urriak 1ean, meditazio saioei emango diete hasiera. Asteazkenetan izango dira saioak, 20:15-21:45.