Osiñagako auzo elkarteak antolatuta, egun pasa egin zuten Lizarra aldera, udari bukaera emateko. 67 lagun elkartu ziren. Urbasan hamaiketakoa egin, eta Balcon de Pilatos inguruak ikusi zituzten (argazkian). Hortik Lizarrara joan ziren, Aroa upategian bazkaldu, eta Gares bisitatu zuten arratsaldean. Egun ederra pasata, Osiñagara bueltatu ziren.