Munduko txapeldunorde izan da Amaia Irazustabarrena palista hernaniarra. Mexikoko Mundiala jokatu du palako F30 modalitatean, Estatuko selekzioko kideekin: Maider Mendizabal anoetarra, Maite Ruiz de Larramendi nafarra eta Raquel Mico valentziarra.
Txapelketa haundia egin dute laurek. Ligaxkan aurkari zailak izan zituzten, eta hiru partidutik bakarra irabazi zuten. Horrela, Cuba zuten aurkari kanporaketan, beste multzoko aurrena. Eta irabazi egin zuten, ondo irabazi ere: 15-8, 11-15 eta 10-4.
Ezustekoa eman zuten semifinalean Argentina kanporatuta, baina Mexikok ez zien aukerarik eman
final haundian
Semifinaletan, ezustekoa
Argentina zuten hurrengo kontrarioa, semifinaletan. Haien kontra galdu zuten ligaxkan, eta argentinarrak ziren faborito. Baina kanporaketa haundia jokatu zuten, eta 15-10, 10-15 eta 10-2 nagusitu ziren.
Finalean, etxekoak nagusi
Finala beste kontu bat izan zen, ordea. Etxeko taldea zuten aurrean, Mexiko, eta aukerarik ez zuten izan: 15-4 eta 15-6 galdu zuten. Baina horrek ez zuen okertu egindako torneo haundia: munduko txapeldunorde.