Bertsotan ikasteko, izen ematea bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 25a


Bertsolaritzan murgildu nahi dutenek, bihar dute eguna Bertso Eskolan apuntatzeko. Biterin egin behar da izenematea, bihar 17:00etatik aurrera. 9 urtetik gorako edonor apuntatu daiteke, eta klaseak ostiraletan izango dira, datorren astean hasita. Informazio gehiagorako, hurbildu bihar Biterira; bertan izango dira Bertso Eskolako irakasleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!