Apuntatzeko azken eguna Tendeñerara irteera egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 25a


Mendiriz Mendik irteera egingo du asteburuan, Tendeñera mendian bi egun. Apuntatzeko, gaur da azken eguna: bazkideek 65 euro, besteek 75 euro. Izena emateko, pasa elkartetik (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara. Larunbatean abiatuko dira Atsegindegitik, 04:00etan, eta gaua Linas de Brotoko aterpean pasako dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!