Hurrengo proposamenen artean, zein lehenetsiko zenuke? Parekidetasun Etxea sortzea, gazteentzako alokairuzko etxebizitzak sustatzea, kultur-aniztasun zentro bat egitea, 12 urtetik beherakoentzat aisialdi zentroa... Proposamen horiek eta gehiago lehenesteko aukera dute herritarrek gaur, 18:00etan, Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea). Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da.