Egun polita izango da larunbatekoa, Karabelera inguratzen direnentzat. Karabel Eguna ospatuko dute, eta egitarau oso zabala prestatu dute, beste behin: tortilla txapelketa, haur jolasak, zezen suzkoa... Nobedade bezala, Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia izango da goizean; eta arratsaldean, bingo herrikoia egingo dute.
Eguna hasteko, ibilaldia egingo dute patinetan, mugikortasun astearekin bat eginda. Horretarako, 09:15etan azaldu beharko dute, patinetan aritu nahi dutenek.
Saria tortilla goxoenari... eta berezienari
Eguerdian egingo da tortilla txapelketa, eta nahi adina tortilla aurkeztu daitezke, 13:15 baino lehen. Bi sari emango ditu epaimahaiak: tortilla goxoena, eta bereziena.
09:30, Patinetan ibilaldia, mugikortasun astearekin bat eginda. 15 minutu lehenago aurkeztu behar da. Bukaeran hamaiketakoa.
10:00, Diana eta haur jolasak.
11:30, Buruhaundiak.
12:00, Pailazoen emanaldia: Kiki, Koko eta Moko.
13:00, Ping-pong pelotekin jokoa.
13:15, Tortilla txapelketa-dastaketa. Nahi adina tortilla aurkeztu daitezke, 13:15 baino lehen. Bi sari: tortilla bereziena eta goxoena.
14:00, Bazkari-pikoteoa eta barrikotea.
15:30, Bingo herrikoia.
16:30, Haurrentzako jolasak, eta animatzen diren helduentzat: rompeputxeroak, arrautza lasterketa, aulki jokoa, arrautza jaurtiketa...
19:00, Txokolatada.
20:30-00:00, DJ Nemus.
21:00, Zezen suzkoa.
23:00, Traka.