Musikak hartuko du Atsegindegi larunbatean. Hernani Rock festibala ospatuko da, 17:00etatik aurrera, eta zazpi talderen kontzertuak entzuteko aukera izango da. Denetan ezaguna, Gatillazo rock taldea, Evaristo abeslariak sortua, La Polla Records taldeko kide ohiak.
Arratsaldean hasi eta gauera arte iraungo du rock musikak. Beste sei taldek emango dute kontzertua, bata bestearen atzetik. Rock gogorra egiten duten taldeak izango dira: Traccion eta Flitter; eta baita punk rock taldeak ere: Radiocrimen eta DesperVicio. Emon talde bizkaitarra ere ariko da Atsegindegin, larunbatean.
Argentinako punk rocka, Mal Pasar taldearekin
Izaera internazionala hartuko du festibalak, gainera. Izan ere, Argentinako talde batek emango du kontzertua: Mal Pasar. 90eko hamarkadan sortua, sei diska dauzka kaleratuta, azkena 2012ko apirilean: La Conquista del Pan. Diskak militante iraultzaile baten istorioa kontatzen du, 19 abestitan.
Rocka gustoko dutenek, galdu ezinezko zita daukate larunbat honetan, Atsegindegiko plazan.