Gaur eta bihar, informatika saioak

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 24a

Harituz elkarteak ez ohiko batzarra egin zuen atzo. Horrez gain, informatika ikastaroa jarri dute martxan. Gaur eta bihar ere izango dira saioak (09:30-11:30) KZ gunean, Fermin Martinez Galbarraren eskutik. Bestalde, gogorarazi dute, asteartero puntua ikasteko saioak emango dituztela (18:00-20:00), kultur etxean. Indarkeria sexistaren aurkako bufanda osatzeko proiektuari begira izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!