Mexikon jokatu da trinketeko mundiala eta bertan parte hartu du Oier Gurutzealdek. Espainiako taldearekin aritu da, beste 3 pelotarirekin, eta brontzea lortu dute, hau da, hirugarren postua. Larunbatean jokatu zuten finalerdia Mexikoren aurka eta galdu egin zuten: 15-9 eta 15-11. Gurutzealde eta Garatea aritu ziren eta bi bikoteek sekulako partidua jokatu zutela adierazi dio Kronikari pelotari astigartarrak: «Giroa ere kristona frontoian». Igandean, berriz, hirugarren postua izan zuten jokoan Kubaren aurka eta irabazi egin zuten: 15-6 eta 15-1. Gurutzealdek atseden eguna izan zuen. Gustora dago lortutako emaitzarekin eta baita bizitako esperientziarekin ere.