San Fermin Txikitoak ospatuko dituzte asteburuan Iruñan eta bertara gonbidatu dituzte Astigarragako txistulariak. Txirriskla taldekoak eta Musika Eskolakoak izango dira bertan, larunbatean. Bi danborrero ere bai. Apirilean, Astigarragan izan ziren Iruñako txistulariak eta orain, haiek luzatu dute gonbitea.