Urtero bezala, sagardo lehiaketa antolatu du Kizkia taldeak eta gaur izango da finala. Gaur erabakiko da Gipuzkoako 20 sagardotegitatik, zeinek daukan sagardo onena. Parte hartzaile guztien artean, seik bakarrik lortu dute finalera pasatzea. Gaur jakingo da horiek ere zeintzuk diren. Gure Izarra elkartean izango da, 14:00etatik aurrera.
Iaz, Aiako Izeta sagardotegiak irabazi zuen. Astigarragako Petritegi eta Lizeaga izan ziren hurrengo onenak. Aurten ere parte hartu dute, eta baita herriko beste bost sagardotegik ere: Alorrenea, Larrarte, Irigoien, Rezola eta Oiarbide.