Kontzentrazioa gaur, Zuaznabar eta Fernandezen epaiketak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 24a

Zuaznabarren aurkako epaiketa astelehenean hasi zen, beste 27 gazterekin batera. Gaur deklaratuko du. Fernandezen epaiketa gaur izango da. Kontzentrazioa, 20:00etan J.B. plazan.

Astelehenean hasi zen 28 gazteren aurkako epaiketa Es­painiako Auzitegi Naziona­le­an, Segiko kide izatea lepo­ratuta. Tartean da Julen Zuaz­na­bar astigartarra. Gaur de­kla­ra­tuko du berak. Bestalde, Breogan Fernandezen aurkako epaiketa izango da gaur, Bilboko epaite­gian. Iazko Ondarruako herri harresian, ertzain bati eraso izana leporatuta epaituko dute.
Epaiketa politikoak bertan behera uzteko eskatuz,  kon­tzen­trazioa eta asanblada infor­ma­tiboa deitu dituzte gaur Jose­ba Barandiaran plazan, 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!