Haurdunaldia bizi eta partekatzeko, tailerra emango dute Biterin, urriaren 8an hasi eta otsailera bitartean. Bertan, haurdunaldiaz jakin beharreko guztia ezagutzeko aukera izango dute, interesatuek. Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da. Apuntatzeko, idatzi
irantzu-j@hernani.net edo maialen-a@hernani.net helbidera; deitu 943 33 70 17 telefonora; edo pasa Plaza Feministatik (Aristizabal 7, behea). Prezioa 30 eurokoa da.