Proposamen onena aukeratu nahi duenak, Biterin dauka zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 23a

2015eko Udal Aurrekontuetan parte hartzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Jasotako proposamenak aztertu ondoren, lehentasunak ezarriko dira datozen egunotan, bilera irekietan. Gaur 18:00etan, Biterin, erabakiko da zein diren garrantzitsuenak, kultura, euskera, jaiak, kirola... gaietan. Udalak gonbita luzatzen die herritar guztiei, parte har dezaten. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!