«Bazen garaia, Hernaniko argazki zaharrak koloreztatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 23a

Hernaniko garai bateko argazkiak berreskuratu, eta koloreztatu egin ditu Peio Villalbak. Biterin daude ikusgai eta salgai, irailaren 30era arte.

Garai bateko Hernani gogora ekarri nahi duenak, aukera paregabea dauka Biterin, egun hauetan. Herriko argazki zaharrak daude ikusgai eta salgai, irailaren 30era bitartean: «Artxibotik, Hernaniko garai bateko argazkiak hartu ditut, eta 20-30eko hamarkadetan bezala koloreztatu di­tut», dio Peio Villalba artistak.
Izan ere, konturatu zen Hernaniko argazki zaharrik ez ze­go­ela koloreztatuta: «Do­nos­­tiakoak asko, baina Herna­ni­korik ez nuen aurkitu. Eta bazen garaia, bertako argazki zaharrak koloreztatzeko, 1.000 urte bete dituela aprobetxatuz». Horretarako, teknika modernoak erabili ditu: «garai batean, pintzelaz ematen zi­tzaien kolorea argazkiei; nik tresna digitalak erabili ditut. Baina bi moduetara, lortzen den lana antzekoa da».

18garren eta 19garren mendeko Hernaniko argazkiak ikusteko aukera dago Biterin, 18:00etatik 20:00etara

Argazkiak salgai, 60 euroan
18garren mendearen buka­erakoak eta 19garrenaren hasierakoak dira argazkiak. Biteriko erakusketa aretoan daude ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, argaz­kiak erosteko aukera ere badago. Prezioa, 60 euro inguru.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!