Harrera eta erregistroa sarreran, berriz ere

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 23a

Udalaren asmoa da Herritarren Harrera Zerbitzua bakarra izatea eta Udaleko sarreran egotea. Momentuz, harrera-erregistro lanak bakarrik egingo dituzte bertan.

Leihatila bakarra nahi du jarri Udalak, herritarrek egin behar dituzten tramite guztiak bertan egin ahal izateko. Herritarren Harrera Zerbitzua izena jarri diote, eta berehala izango da martxan. Azken hilabeteetan obretan aritu dira Udalean, sarrera egokitu nahian. Obrak bukatu dituzte, eta beraz, atzotik sarreran egiten dira harrera eta erre­gistro tramiteak. Udaletik ja­kinarazi dutenez, gutxi falta bada ere, oraindik ez da eskainiko tra­mite guz­tiak bertatik egiteko aukera.

Orain arteko ordutegi bera
Ordutegia orain arteko bera izango da: astez, 09:00-13:00 eta 15:00-20:00. Eta hilabeteko aurreneko eta hirugarren la­runbatean, 10:00-13:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!