Extranjeria legeari buruzko azalpenak emango ditu gaur Mikel Mazkiaranek

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 23a

Interesa duten guztiak gonbidatu ditu Amher elkarteak gaurko hitzaldira. Biteri kultur etxean izango da, iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Kanpotik etorritako herri­tarrei zertan eragiten die Extranjeria legeak? Azalpen guztiak eman nahian, hitzaldia antolatu du gaur iluntzean Amher elkarteak. Mikel Mazkiaranek emango du hitzaldia, SOS Arrazkeriako abokatua denak; Biterin izango da, 19:00etan.

Eragina, egunerokoan
Atzerritar batek egunerokoan nabaritu dezake Extranjeria Legearen eragina, eta egoera bakoitzari aurre nola egin azalduko du gaur, Maz­kia­ranek: laneko eta erresinde­tziako baimenak, paperak berritzea, familia berriz ere elkartzea, ikasketak egiteko egonaldiak, lana eta arraigo sozialaren erregulazioa, per­tsona atzerritarren kon­tra­tazioa, nazionalitatea, pertso­na komunitarioen eta honen familiarren arautegia, isunak, kanporatzeak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!