Zuaznabar eta beste 27 gazteren aurkako epaiketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 22a

Loiolako basilikako Aske Gunera joateko dei egiten dute.

28 gazte epaituko dituzte gaurtik hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kide izatea leporatuta. Tartean da Julen Zuaznabar astigartarra. Seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Hainbat auzipetuk ez aurkeztea erabaki dute eta Loiolako basilikan (Azpeitia) Aske Gunea sortu dute gazteak babesteko.  Gaua han pasa dute. Herritarrei bertaratzeko dei egin diete, gazte horien aurkako atxiloketak espero baitituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!