Euskal giroak jarrai dezala!

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 22a

Naiara Manzisidor eta Jugatx Oleagak irabazi zuten Trikitixa txapelketa. Giro onean joan zen eguerdi partea: sagardoa, pintxoa, eguraldi ederra...

Bukatu da Euskal Jaien sei­garren edizioa. Urtetik urtera in­darra hartzen dijoan festa da, eta aurten gainera, egu­raldi ona gehitu zaio. Jendez gainezka izan dira an­to­la­tutako ekitaldi guztiak.
Atzo­koan, Plaza izan zen es­ze­natokia. Batetik, Sagarra eta Sagardoaren festa an­tolatu zuen ‘Tolarea’ ko­fradiak; ur­teroko tradizioa. Txotx den­bo­ralditik kanpo, hain her­naniarra den ohiturak jarrai­tzaile sutsuak ditu. Sagardo tra­gotxoa edan, pintxo pare bat jan eta giro ederraz gozatzera gerturatu ziren asko, Plazara.
Ordu berean jokatu zuten Tri­kitixa Txapelketa. Lau bi­ko­tek hartu zuten parte, tar­tean, Tolosa ahizpa herna­nia­rrek. Atzo­koan Naiara Man­zi­sidor eta Ju­gatx Oleagak irabazi zuten; bi­garren izan ziren Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe; hirugarren, Alai Urdaieta eta Aiala Etxabe; eta laugarren her­naniarrak. Fes­ta asteburu ba­tean izan arren, helburua da giroak urte osoan izatea presentzia Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!