Itsasburu onena, Rufino erregularrena

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 22a

Giro ederrean joan zen txapelketa, eta beste urtebetez, 150 lagunetik gora elkartu ziren.

Txantxangorriko sagardo txa­pelketa urteroko zita da, her­naniar askorentzat. Os­tiralean jokatu zen 31. edizioa, eta 150 lagunetik gora elkartu ziren, kanpoko terrazan. Ha­mabost sagardotegik zuten jokoan txapela, eta onenaren sa­ria Itsas­buruk jaso zuen, 1.190 pun­turekin. Atzetik: Pe­tri­tegi 1.170, Eula 1.666 eta Lizeaga 1.162. Erregulartasu­na­ren saria ere, banatu zuten. Ru­finok jaso zuen, azken bost urteetan puntu gehien jaso dituena baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!