Proposamenak aztertu eta baloratuta, lehentasunak zehazteko saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 22a

Helburua da, zehaztea zein proposamen sartuko diren 2015eko udal aurrekontuetan; orain lehentasunak zehazteko garaia da. Hiru saio ireki egingo dira; aurrenekoa bihar bertan.

Herritarrek erabakiko dute Udalak zertan inbertituko dituen 500.000 euro. Au­rre­kontu Partehartzaileen pro­ze­sua jarri zuen Udalak martxan udaberrian, helburu nagusi batekin: herritarrekin biltzea, hauen beharrak eta eskariak zeintzuk diren jakiteko.
Udaberrian bilera irekiak egin ziren, gaika, eta herri­ta­rrek eta zenbait eragilek proposamenak egiteko au­kera izan zuten; email eta buzoi bidez ere, egin zituzten.
Bigarren fasea udan jarri zuen martxan Udalak: «pro­posamen guztiak aztertu eta baloratu dituzte udal tek­nikari eta politikoek».
Aurreneko saioa, bihar
Lan horiek eginda, hirugarren fasean da, Prozesu Partehar­tzailea. Iritsi da garaia Udalak au­ke­ratutako pro­posamen ho­riek zeintzuk di­ren jakiteko. Hiru saio ireki antolatu dituzte, eta hauen helburua da lehentasunak zehaztea.
Aurreneko bilera bihar izango da, Biterin, 18:00etan. Aukeratutako pro­posamenak gaika bildu di­tuzte, eta biharkoan hauek lan­duko dituzte: kultura, eus­kera, jaiak, kirola, turismoa, ondarea, ekonomia...
Plaza Feministan izango da  bigarren saioa, etzi. Ber­din­tasuna, kultur-aniztasuna, hez­­­kuntza, gazteak... eta beste hain­bat gaien inguruko proposamenak izango dituzte aztergai, 18:00etan hasita.
Eta hirugarren eta az­keneko saioa datorren as­te­lehenean egingo dute, hilak 29, Goiz Eguzkin, 18:00etan. Bertan lan­duko dira: hirigin­tza eta in­gu­rumena, parkeak, ater­pe­ak, komun publikoak, hi­ru­­garren adina, aniztasun fun­tzionala, behar sozia­lak...

Nola aukeratuko dira lehenetsitakoak?
Bileretan lehenetsi diren pro­posamen batzuk jasoko ditu Udalak 2015eko Udal Aurre­kontuan. Eta nola au­keratu? Urrian zehar hainbat saio egin­go dituzte auzoetan. Etxez etxe ere, banatuko da gal­detegi bat. Eta interneten, www.hernani.com web orrian ere, jarriko dute galdetegia.
Azkenik, le­henetsi eta aukeratutako proposamen guztiak, aurrekontuetan sar­tuko direnak, ikusgai egongo dira azaroan zehar.

Partehartzea, ezinbestekoa
Izenak berak dioen moduan, herritarren partehartzea ezin­bestekoa da eta Udalak biziki animatu nahi ditu saio­etara gerturatzeko. Saio guztietan izango da haur­tzaindegi zerbitzua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!