Esku hutsik, etxera bueltan

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 21a

Atsedenaldira arte eutsi zion Hernanik, baina madrildarrak gehiago
izan ziren, 40-15. CRC Pozuelo dute buruan orain trikoloreek.

maldan gora hasi du denboraldia Hernanik. Bi arerio gogor tokatu zaizkio denboraldiko aurreneko bi partiduetan. Com­plutenseko ze­lai­an jokatu zuten atzo, eta etxekoak izan ziren nagusi, 40-15.  
Cisnerosek egindako hiru zigor kolpek markatu zuten partidu hasiera. Hernani hor­tzak estutu, eta dena emateko prest zen. 23’ etorrian zen en­tsaioa: Leo­netek egin zuen, eta gauzatu ostean, 9-7 ziren atzetik. Zazpi minutura, beste hiru puntu egin zituzten trikoloreek, Lar­re­txearen zigor kolpeari es­ker. Atsedenal­dira­ko gu­txi falta zela ordea, madrildarrek egin eta gauzatu zuten en­tsaioa; 16-10 aurreratu ziren.
Bigarren zatia antzeko hasi zen, entsaio banarekin; Her­nanikoa Leonetek egin zuen, baina ez zuten gauzatu; 23-15 ziren aurretik madrildarrak. Eta handik aurrera nagusi izan ziren: zigor kolpea, bi entsaio egin eta gauzatu, eta bonus ofentsiboa lortu zuten. Azken emaitza, 40-15. CRC Pozuelo hartuko du Landaren Her­nanik, datorren asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!