Txartelak salgai Oinddi eta Txilin

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 21a


Argia eguna ospatuko dute irailaren 27an, eta horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Irailaren 26an kontzertua antolatu dute Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean: Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka taldea, Bide Ertzean eta Jon Basagurenen eskutik. Eta Argia egunean bertan, bazkari ekologikoa izango da, garaiko eta Euskal Herriko produktuekin. Bi ekitaldietarako sarrerak salgai daude Oinddi eta Txilin; bi kasuetan,
15 euro balio dute txartelek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!