Datorren igandean Aranora martxa antolatu dute Xalaparta elkarteko kideek. 08:30etan aterako da autobusa Besabira, martxa 09:00etan hasteko. Zuzenean bazkarira dijoazenek 12:00etan dute autobusa, Xalapartatik. Aranoko kontzejuan bazkaldu, eta toka jokoan ibiliko dira. Izena emateko lista elkartean dago jarria.