Bilera bihar: urte bukaera, auzoaren beharrak, auzolanak... aztertzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Osiñagako Auzo Elkarteak bilera deitu du bihar, eguerdiko 12:00etan, Arriatsuko eskolan. Lau puntu aztertuko dituzte: 1) 2014ko urte bukaerako egutegia, hau da,  haur jaia, bilerak, Pilarika, mus txapelketak noiz egingo diren zehaztu eta lanean hastea. 2) Auzoaren beharrak zeintzuk diren zehaztea, Udalari bideratzeko. 3) Auzolanean lana egiteko egutegia. 4) Auzotarrek azaldu nahi duten beste edozein behar edo galderei lekua emateko tartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!