Mendarazko erreka txokoa txukuntzeko deialdia egin zuen Udalak aurreko larunbatean eta oso pozik daude jasotako erantzunarekin. 35 bat herritarrek hartu zutela parte azaldu dio Kronikari Ainhoa Ansa alkateak eta herriarentzat den zerbait egiteko, hainbeste herritar juntatzea izugarri positiboa dela azaldu du: «Auzolanaren ideia hori barneratzea, berreskuratzea, zenbaitetan hain ahaztua duguna». Hesi bat jarri zuten erreka bazterreko koskatik inor ez erortzeko, errekara jaisteko bidexka egin zuten, ingurua txukundu... 15:00etatik 19:00etara aritu ziren. CRANA fundazioaren laguntzarekin antolatu zuen ekimena Udalak eta merienda, fundazioaren eskutik izan zen.