«Bilketa nola egiten zen ikusita, inpresionatuta joan dira»

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Frantziako Brivela-Gaillarde hiriko zinegotzi eta teknikariak asteazkenean etorri ziren hondakin bilketa ezagutzera.

Hernaniko hondakinen ku­deaketa ezagutzen izan ziren asteazkenean Frantziako Bri­­vela-Gaillarde hiriko or­dezkariak: Bernard Longpré alkateordea etorri zen, Bri­veko mankomunitateko Phillippe Guyo ingeniaria eta Marie Cerlerier kudeatzai­lea­rekin batera. Hondakin bilketa orokorrean ezagu­tzeaz gain, interes berezia zu­ten organikoa nola bildu eta kudeatzen den eza­gu­tzeko eta auzokonposta nola kudeatzen den jakiteko. Behar zituzten azalpen guztiak jaso zituzten Luis Intxauspe Alkatea, Bego Zuza zinegotzia, Olatz Urru­ti­beas­koa ingurumen teknikaria, Ai­nhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria eta Imanol Azpiroz lehendakari ordea­ren eskutik.
Gauean bilketa nola egiten zen ere ikusi zuten, eta «inpresionatuta» joan zirela azpimarratu dute Udaleko ordezkariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!