Olaizola, San Mateo torneoan gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

San Mateo torneoko partidua jokatuko du gaur Aimar Olaizola pilotariak. Beroizekin osatu du bikotea eta Irujo-Zubieta izanen dituzte aurrez aurre. Logroñoko Adarraga pilotalekuan izanen da, 17:30etatik aurrera. Ondoren, Jon Apezetxeak jokatuko du Larrinagarekin. Tainta eta Iturriaga izanen dituzte aurkari. Olaizolak Miarritzeko torneoa irabazi zuen aurreko asteburuan, Beroizekin. 22-17 nagusitu zi­tzaizkien Xala eta Barriolari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!