Ehundik gora lagun, izarrak ikusten

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Udalak eta Aranzadik antolatutako planak sekulako arrakasta izan zuen pasa den larunbatean. Arano eta inguruko herrietako 130 bat lagun elkartu ziren Su­ron, izarrak ikusteko asmotan. Udala oso gustora dago egitasmoak izandako erantzunarekin eta baita Aranzadiko kideak ere. Hori horrela, jarraipen bat emateko asmoa azaldu dute. Gutxie­nez, urtean behin egin litekeela diote eta hurrengo urtean ere saituko direla antolatzen. Eguraldia ere portatu zen.

Saturno, Andromeda, ilargia...
Gaueko 21:00etan elkartu ziren denak Suron eta Aranzadiko astronomoen azalpenekin hasi zen saioa. Begi bistaz identifikatu daitezkeen elementuak azaldu zituzten: ipar izarra, konstelazioak... Eta ondoren, elkarteko kideek eta herritar batzuk eramandako teleskopioekin, beste hainbat elementu ikusteko aukera izan zen: Saturno, Andromeda galaxia, nebulosak... 23:30etatik aurrera, berriz, ilargia dotore!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!