Azken urteetako ohiturari hutsik egin gabe, Euskal Jaia antolatu dute Goizuetako Iskibi kanpinean. Aurtengoa, zazpigarren aldia izanen da eta urtero bezala, egun osorako festa ederra prestatu dute.
Jaia eguerdiko 12:30etan hasiko da herri kirolekin. Bera eta Baztan aldeko neskak ariko dira aizkoran eta zerran. Ondoren, 14:00etan, talo jatea izanen da. Beti bezala, txistorra, hirugiarra, gazta eta txokolatea izanen dira aukeran. Hori dena, sagardoak, ardoak, kafeak eta kopak lagunduta. Arratsaldeko 17:30etan, berriz, toka txapelketa antolatu dute. Eta egun osoan zehar, trikitilariak ariko dira giroa alaitzen: Goizuetako Dani Narbarte eta Ainara Narbarte ariko dira zeregin horretan.
Txartelak, 16 euroan
Txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta Iskibin bertan. Helduen prezioa, 16 eurokoa da eta umeena, 6 eurokoa.