Gurutzealde, Mundialeko semifinaletan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Oier Gurutzealde pelotari astigartarra Mexikon dago Trinketeko Munduko Txapel­keta jokatzen. Ligaxkako lehenengo partidua Mexikoren aurka jokatu zuten eta galdu egin zuten: 15-10 eta 15-6. Gurutzealde suplente izan zen. Asteazkenean, berriz, Frantziaren aurka jokatu zuten, faboritoen aurka. Artutx eta Gurutzealdek jokatu zuten eta galdu egin zuten: 15-4 eta 15-2. Gurutzeal­dek Kronikari azaldu dionez, Iparraldeko bikotea zen eta profesionalak: Larrande-Amulet. Atzo, ligaxkako azken partidua jokatu zuten Kubaren aurka eta irabazi egin zuten Garatea-Lukinek: 15-5 eta 15-0. Ligaxkan 3garren geratu dira eta Mexikoren aurka jokatuko dute semifinala, gaur. Garatea eta Gurutzealde ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!