Eskozian ostegunean egin zen erreferendumaren harira, Astigarragako Udalak aho batez adierazpen instituzional bat onartu zuen asteazkeneko bozeramaileen batzordean. Besteak beste, Eskozia zoriondu eta bertako bandera jarri zuten udaletxean. Hala azaldu zuten: «Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du. Eskozian egingo den erreferenduma, herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat izango da. Laster, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori aurrera eramango dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan».