Ikastaroetan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 17a

Kultur etxeko ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik: Areto dantza (maila aurreratua), astelehenetan, 20:00-22:00; Argazkigintza (hastapena), ostiraletan, 18:30-20:30; Joskintza (ebaki eta josi), ostiraletan, 18:00-20:00; Joskintza (konponketa txikiak), ostegunetan, 17:00-19:00; Tangoa (hiruhilekoa), asteazkenetan, 17:30-19:30; Yoga asteartetan, 09:30-11:30, edo ostegunetan, 19:00-21:00; Zura tailatzea, asteazkenetan, 14:30-17:30 edo 17:30-20:30. Ikastaroen iraupena: urriaren 1etik ekainaren 12ra. Prezioa: hiruhileko ikastaroa, 50 euro; bi orduko ikastaroa, 158 euroa; Hiru orduko ikastaroa, 237 euro. Astigarragaz kanpokoek %20 gehiago ordainduko dute eta Astigarragan erroldatutako erretiratu, langabe eta pentsiodunek %25eko beherapena izango dute. Informazioa eta izen-ematea, kultur etxean (943 335 064).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!