Euskera ikasi edo hobetzeko, eskaintza zabala

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

AEKn matrikulazioa zabalik dago irailaren 30era arte. Astean zenbat eguneko klaseak izan eta ordutegia ere aukeran dago. Eskaintza, honakoa: maila guztiak, autoikaskuntza, talde presentzialak, Zilegi Eskola, Mintzalagun...

Ikasturte berriari ekin dio AEK euskaltegiak ere eta eskaintza zabala prestatu du euskera ikasi edo hobetu nahi dutenentzat. Matrikulazioa zabalik izango da astelehenetik aurrera, irailaren 30era arte.
Aukeran izango da astean zenbat egunetan jaso klaseak: 2, 3 edo 4. Eta baita eguneko zein unetan izan: goiz, eguerdi, arratsalde edo iluntze.

Alfabetatu, azterketak prestatu...
Eskaintzari dagokionean, honakoa aukera: maila guztiak (0, 1, 2 eta 3), autoikaskuntza (tutoretza eta programazio pertsonalizatuak) eta talde presentzialak jarraipen pertsonalizatuekin (tutore­tzak). Bakoitzak behar duenerako izango da: euskera ikasten hasteko, euskera hobetzeko, hitz egiteko soltura hartzeko, testuak egoki idazten hasteko, azterketak prestatzeko (HABE, EGA, IVAP, Osakidetza, Irale, Hizkuntza Eskolakoak...), zalantza gramatikalak argitzeko, erabilera okerrak zuzentzeko, alfabetatzeko...
Horrez gain, Zilegi Eskola eta Mintzalagun (Hitzkide) ere izango dira ikasturte honetan.

Diru laguntza
Udalak diru laguntza emango du, matrikularen %100 arte. Matrikulazioa eta informa­zioa: AEK (kultur etxea), 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.

Argazki erakusketa, herriko tabernetan
Matrikulazio kanpaina dela eta, Astigarragako AEK euskaltegiak irailean zehar argazki erakusketa antolatu du.
Pasa den ikasturtean euskaltegian aritu ziren ikasle eta irakasleak dira protagonista argazki erakusketan. Bertan, urtean zehar ateratako argazkiak dira ikusgai; eskolak, zilegi eskolak, afariak eta irteerak, besteak beste. Era horretan, Astigarragako herritarrak animatu nahi dituzte euskera ikastera eta, aldi berean, euskaltegiko giro ederra ezagutzera. Argazkiak herriko zenbait tabernatan aurkitu daitezke hil honetan zehar:  Ikatza, Zipotza, Ekaitz eta Kupelan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!