Kontzertua gaur Leoka labaderoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 20a, 02:00

Gaueko 22:00etan joko du Neighbor taldeko bikoteak.

Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheatham seatledarrak osatzen dute Neighbor taldea, eta gaur gaueko 22:00etan, Ura patrikan diskoa aurkeztuko dute Leokako labaderoan. Tradizio klasikoko musika lantzen dute bi musikariek, baina kasu honetan, folka, bluesa, jazza... nahasten dituzte.
Berdintasun Sailak antolatu du kontzertua, Jabetze Eskolei hasiera emateko. Jakinarazi du errepidea itxiko dela Portura bidean, 21:50etatik 23:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!