Asteburu honetan jokatuko dira Gipuzkoako elkarteen arteko Paleta Txapelketako lehenengo partiduak. Emakumezkoetan, bost talde aurkeztu ditu Hernanik; hiru talde 1go mailan, eta beste bi talde 2garren mailan. Hain zuzen, 1go maila horretan Intxurre eta Su-Berriko talde bana ariko dira baita ere Hernaniko 3 taldeekin batean, eta 2garren mailan, Zarautz, Su-Berri 2 eta Orio, A multzoan, eta Txost, Su-Berri 1 eta Aia, B multzoan. Bestalde, aurten lehenengo aldiz gizonezkoetan ere izango du taldea Hernanik, bi, hain zuzen. 3garren mailan jokatuko dute, beste 16 talderekin batean.