Ohorezko Mailako taldeak Cisnerosen aurka jokatuko du gaur, arratsaldeko 17:30etan Madrilgo Central zelaian. Joko azkarra egiten duen taldea da, eta lehenengo lerroa, lehengo urtean ahulgune zuena, indartu du aurtengo denboraldirako. Bestalde, klubeko bigarren taldeak, Txinpartak, aurredenboraldiko azken partidua jokatuko du gaur Landaren, 18:00etan hasita, ligan aurrez aurre izango duen Unica A taldearen aurka. Entrenamendu bikaina izango da gaurkoa, datorren larunbatean hasiko duten liga hasierari begira. Horrez gain, beste partidu bat jokatuko da aurretik Landaren; 16:30etan hasita, elkarren aurka arituko dira Zarautz B eta Unica B taldeak.