Barrenetxea IV, kantxan berriro

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 20a

Atsedenaldi txiki baten ondoren, Galarretako partiduen dinamikara bueltatu da Barrenetxea IV hernaniarra. Ostegunean 38-40 galdu zuen Juaristirekin batean, Uterga eta Etxeberria IIIren aurka. Gaur, berriz, Etxeberria IVrekin jokatuko du, Urriza eta Agirrezabalaren aurka. Aurretik, 16:00etan hasita, Segurola-Zubiri eta Matxin VI-Larrañaga bikoteen partidua jokatuko da, eta ondoren, Zeberio II-Endika/Juaristi-Etxeberria III; eta Otaegi-Aizpuru III/Juanenea-Labaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!