Euskal Herriko azken proba izango da gaur Mutrikun egingo den triatloia, eta bertan hartuko dute parte Zumitza TTT taldeko hainbat atletak. Bestalde, lehengo larunbatean Kepa Pikabeak 17garren egin zuen Donibane Lohizuneko triatloian. Sprint distantziako proban hartu zuen parte (750 metro igeri, 20km bizikletan, 5km korrika), eta 01:13:16ko denbora egin zuen.