Hernaniko preso eta iheslarien senideek kontzentrazioa deitu dute gaur, 20:00etan, Zinkoenean. Senideen eskubideak bermatzearen alde elkartuko dira. Bide batez, adierazi nahi dute Axier Ezeiza Marsellako espetxetik Taraskoneko espetxera eraman dutela: «eskerrik asko sinatu zenuten herritar guztioi. Gure senideen eskubideak defendatzen segiko dugu, maite ditugulako».