Asko izaten dira haurdunaldian zehar egin beharreko azterketa eta probak, dena ondo dijoala ziurtatzeko. Bikotearen kezketako bat izaten da beraz, haurdunaldiaren kontrola ondo eramatea. Baina zer gertatzen da haurdunaldian izaten diren sentsatzio emozional eta fisikoekin? Berdintasun Sailak tailerra antolatu du, haurdunaldia bizi eta partekatzen ikasteko. Urriaren 8tik otsailaren 18ra izango da, asteazkenetan.
Zein dira tailerraren helburuak?
Haurdunaldian sortzen diren hainbat galderei erantzutea da tailerraren helburua: «Zer gertatzen da amaren eta umearen arteko harreman didaktikoarekin? Amak sentitu egiten du, eta umeak ere bai. Eta hori guztia islatu egiten da, maila fisikoan, tentsio muskularrean, emozionalean, aldartean... Eta zer gertatzen da amaren eta familiako beste kideen arteko harremanarekin? Zein da bikotearen egitekoa?». Galdera horiei eta sortzen diren gainerakoei erantzuna emango zaie. Haurdunaldiaren eta erditzearen inguruko informazioa ere, emango da. Haurdunaldian izaten diren molestiei erremedioa emateko hainbat metodo ere, erakutsiko dira... Emakume eta bikotearen beharrak zeintzuk diren identifikatzeari ere, emango zaio garrantzia. Azken finean, bikoteak behar duen informazioa ematea da nahia.
Gutxienez, 12 asteko
Tailerra urriaren 8an hasiko da, eta hortik aurrera, asteazkenero izango dira saioak; azkeneko eguna otsailaren 18a izango da. Saio guztiak Biterin izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Tailerrean parte hartu ahal izateko, gutxienez, 12 asteko egon behar da haurdun. Saio batzuetan haurdun dauden emakumeek bakarrik hartuko dute parte; eta beste batzuetan bikote edo laguntzaileek ere izango dute parte hartzeko aukera.
Irakasle espezializatuak
Josune Martiarena Sagasbeltza izango da tailerra emango duen kideetako bat; psikologoa da, psiko-gorputz orientazioko psikoterapeuta eta osasuna bizitzaren hasierako unetik prebenitzeko gaian espezializatua. Tailerra emango duen beste kidea Marijo Artola Lizarazu da; diafreo terapeuta da, integrazioko gorputz terapian, jarreren berreziketan eta medikunta alternatiboan espezializatua. Biek euskeraz emango dute tailerra.
Izen-ematea, datorren astean
Parte hartu nahi dutenek hilaren 26an eman behar dute izena: irantzu-j@hernani.net, maialen-a@hernani.net, 943 33 70 17 edo Plaza Feminisita. Prezioa: 30 euro.