Euskal tradizioa bete-betean, asteburu osoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 19a

Denetatik izango da bihar: abeltzain azoka, taloak, musika, haurrentzako jokoak... Igandean sagardoa, pelota eta trikitixa izango dira protagonista.

euskal Jaietan murgilduko dira asteburuan hernaniarrak. Bihar, baserria herrira ekarriko dute. Goizean abel­tzaintza azoka jarriko dute Tilosetan: idiak, behiak, zaldiak, ahuntzak, txerriak, un­txiak... Aurten gainera, nobedade gisa, artzaintza lanekin lotutako erakustaldia eskainiko dute: ardiak jetzi, ilea moztu, artaldea txakurrarekin batera eta bestera mugitu... Antzinako jokoak, taloak, txakolina, kantu-jira, sardin jatea eta beste hainbat ekitaldi ere izango dira gaur. Eta horien artean, ume jokoak. Kaxko elkarteak antolatuta, Plaza Berrin izango dira aurten: tailerrak, ardi latsarekin lotutako joko eta intxableak (aurkupetan aurreikusita zeudenak ere, Plaza Berrin izango dira).

Artzaintza lanen erakustaldia izango da: ardiak jetzi, ilea moztu, artaldea txakurrarekin batera eta bestera mugitu...

Igandean, segida
Festak igandean izango du segida. Eguerdi partean izango da saltsa; sagarra eta sa­gardoaren festak markatuko du eguerdi partea. Sagardoa, pintxoak eta musika izango dira Gudarien Plazan; eta Trikitixa txapelketa ere jokatuko da eguerdiko 12:00­etan. Tilosetan ere izango da mu­gimendua; pelota partiduak jokatuko dira, 11:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!