Prest daude kirol makinak, herriko lau gunetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 19a

Zikuñaga, Goiz Eguzki, Atletismo pista eta Ave Marian jarri dituzte. Udalak jarri ditu, hirugarren adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten; beraiekin zehaztu dute non eta nolakoak jarri.

Kirol espazioen beharra zein zen aztertzeko asmoarekin, partehartze prozesua jarri zuen martxan Udalak api­rilean. Hainbat bilera egin zi­ren, eta eskaeretako bat, hi­rugarren adineko herri­tarrek egin zuten: herrian ba­rrena ariketa fisikoa egiteko kirol makinak jartzea. Lehentasuna eman, eta Udalak prozesua jarri zuen martxan, hiru­garren adineko herrita­rrekin batera: «Udalak ezin­beste­ko­tzat jo zuen beraien par­te­hartzea, non eta nolako ma­kinak behar ziren erabaki­tzeko». Lau puntu aukeratu ziren: Zikuñaga, Goiz Eguzki, Atle­tismo pista eta Ave Maria. Lauetan prest daude makinak, eta biharko ibilaldian izango da guztiak ikusteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!